XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasteko ta erakusteko jaioa zala zirudian, erakusteko batez ere.

1818'g. urte-inguruan ikastetxe bat jarri zuan Ernani-n.

Iturriaga zan ikastetxeari zegokion guztiaren artezkari, ta laguntzeko, erakuskide bezela, beste bi irakasle zituan: Kaietano bere anaia, ta Larrarte-ko Manuel, orduan Gipuzkoa'n bizi ziran musikalarien artean onenetakoa.

Iruren artean izen aundia eman zioten ikastetxeari.

Gipuzkoa'ko uri geienetatik gazte ugari zijoazten Ernani'ra Iturriaga'ren menpean jakitearen argitasunak billatzera; ta ez gipuzkoarrak bakarrik, baita beste urrutietako tokietatik ere, ikasle asko biltzen ziran, batez ere Naparro'tik.

Laziotarren izkuntza erakusten zuan Iturriaga'k, beste gauza batzuez gañera, bere ikastetxean, eta diotenez, arrigarria zan izkera ura ikasi erazteko zuan erreztasuna.

Beste toki guztietan mutillak iru urte bear izaten zituzten laziotarren izkera ikasteko; Iturriaga'renak bi besterik etzituzten bear.

Ta ala ere, zekitena agerreraztera Oñati'ko ikastetxera zijoaztenean, beste guzien aurretik jartzen omen ziran Ernani'ko gazteak, Ciceron`ek ospetu zuan izkuntza besteak baño obeto irakurri, ulertu ta itzegiten zutelako.